2017(e)ko maiatza 12, ostirala

Ezkerraldeko eta Meatzaldeko 8. Enpresa-Ideien Banku Lehiaketa

Administrazio eta Kudeaketaren oinarriak ikasgaia ikasten duten 4 ikaslek 1. saria irabazi dute.

Zorionak ikasleei baita irakasleari ere!




2016(e)ko otsaila 4, osteguna

Verba Volant

Salvete! (Kaixo!):

Hona hemen Unai Mielgo, 1H-ko latin ikaslea,"Verba volant" concursus-ean parte hartu eta gero, lortutako Homero-ren Odisea liburuarekin.

"Verba volant" (hitzek hegaz egiten dute) RNE-ren "No es un día cualquiera" programaren atala da. Igandero, goizeko 11.10 inguruan, ematen dute. Sail honetan Emilio del Rio-k, Errioxako Unibertsitateko Latin irakasleak, modu errazean Latin eta Kultura Klasikara hurbiltzen gaitu.

Guztiok hau entzutera (interesgarria delako benetan) eta parte hartzera ere animatzen zaituztegu.

Concursus-ean galderak nahiko errazak dira. Adibidez, azkena hau izan da:

Nola deitzen zaio Erroman dagoen jainko guztiei dedikatutako tenpluari? Edo hainbat zendu lurperatzeko hilobi-monumentuari?

Badakizue, anima zaitezte!

Asko eta erraz ikasten da eta.

Valete! (Agur!)



URRUZUNO literatur lehiaketan irabazle

"URRUZUNO" Euskara Literatur Lehiaketa, urtero gazteentzako antolatzen den literatura txapelketa ospetsua da. Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako gazteek parte hartzen dute. Euskadi mailan gazteei zuzendutako literatura lehiaketarik garrantzitsuena eta ospetsuena da. Lehiaketa honetan ipuinak edo olerkiak aurkeztu daitezke.

Arantza Aurrekoetxeak institutuko euskara irakasleak, 4. mailako bere ikasle batzuk aurkeztu ditu lehiaketa honetan parte har dezaten. 8 ikasle aurkeztu dira ipuin lehiaketan parte hartuz eta ikasle batek olerkien lehiaketan parte hartu du. Ikasle  hauek guztiek  liburu bana  jasoko dute  parte hartzeagatik.

Aipagarriena, ordea, hauxe da: NAGORE CUEVASek ,gure institutuko ikasleak, ipuin lehiaketan 1. saria jaso duela. Irabazlea izan da!.

Bere lanaren izenburua:  "36 km" da eta Urruzuno lehiaketan saridunak izan diren lanekin batera argitaratuko den liburuan irakurtzeko aukera izango dugu. (Urtero argitaratzen  dute liburu bat  saridunen lanekin).

Nagorek sari berezia jasoko du: Astebeteko literatur egonaldia Elgoibarreko "Aubixa" aterpetxean. Bertan, saridunekin eta hainbat  idazlerekin  elkar topaketa bat izango du.

ASCT Beldur Bariken berriro irabazle

Gure ASCTko ikasleak berriro irabazle. Bi urte jarraian.  Argazkian saria jasotzen Sestaoko alkatearen eskutik.

JAKIUNDEen sariak


Bilboko Euskal Museoko Kontsulatu aretoan, 72 ziurtagiri banatu ziren joan den maiatzaren 29an (ostirala); izan ere, Jakiundek, Arteen, Zientziaren eta Letren Akademiak, Bizkaiko 18 ikastetxetako DBHko 4. mailako 72 ikasle saritu zituen.

Haien artean Saturnino de la Peña institutuko 6 ikasle hauek egon ziren: Itsasne García González, Miren Lamas del Pozo, Ander Madero Rueda, Laura Rodríguez Sánchez, Iñigo Sánchez Marcos eta Idoia Zulueta Moreno.

Jakiundek antolatutako hitzaldietan parte hartu duten ikasleek agertu duten ikasteko gogoa egiaztatzen du ziurtagiriak. Ikasleak eskolaz kanpoko ordutegian joan ziren hitzaldietara, modu erabat boluntarioan, euren buruak prestatzeko nahiagatik.

Bukatzeko, ziurtagiria jaso eta egun berezi hori oroitzeko argazkiak egin ostean, bisita gidatua egin zuten museoan zehar.

Zorionak guztioi, zuen irmotasun eta interesagatik!!!


TRAINING CARAVAN ekimenean parte hartzeko aukeratuak

Kaixo guztioi, aurten TRAINING CARAVAN ekimenean parte hartzeko hautatuak izan gara.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, Ikerbasque (Zientziarako Euskal Fundazioa) eta BC3 (Basque Centre for Climate Change) Training Caravan (Ikertzaileak gelan) ekimena burutzeko elkartu dira. Ekimen honek EAE-ko ikasleen artean ikertzaile izateko bokazioa bultzatzea du helburu.